" ikusk'izana "

Ez naiz nire gurasoen lehen ikuskizuna, nire anaia zaharrenak bakarrik okupatu baizuen eszenatokia 5 urte eta erdiz. Bederatzi hilabetez, famili antzerki honetako kamerinoetatik, amaren emozioen ikusle pribilegiatua izan naiz. 1976ko azaroaren 28an publiko baten aitzinean lehen aguerraldia estreinatu nuen, amak ni proiektatzea eszenatokiaren aurrealdean erabaki zuenean. Ez naiz oroitzen momentu hortaz, ezta antzoki kamerinoetatik ere, baina, batzuetan, sortzen zaizkidan sentimenduak ezerezetik sortzen dira, garai hartatik dudarik gabe. Nolanahi ere, gustatzen zait sinestea. Dantzari baten seme txikia, kantari baten eta dantzari baten semea, gurasoek, anaia zaharrenak lagundurik, ikuskizunaren maitasuna transmititu zidaten, kalean edo aretoan.

" artibista "

Musikari bat naiz, bere musika bere ingurumenatik ateratzen duena. Dena da ikuskizuna: pertsona bakoitza, hitz eta egoera bakoitza. Errealitate horretan eraikitzen dut neure egia, neure artea ehunduz artisau batek egin lezaken bezala. Parisen hazi nintzen, non kultura eta jatorri ezberdinak bizi ziren, familia handi bat bezala. Hiriko karrikak izan ziren nire lehen eszena publikoak. 18 urterekin Paris herrikoia utzi nuen, ezagutzen nuena bederen, Euskal Herrira joateko. Hor berraurkitu ditut nire jatorriak eta "euskaldun" izatearen zentzua. Gero, konpromiso kulturala eta soziala gurutzatu ditut, batzuetan bakoitza bere aldetik, besteetan elkarrekin. Horrela sortu zen nire kontzientzia aktibistakoa eta artistikoa, ni "artibista" bihurtuz.

Irudirako konposatu, emozioa zizelkatu

Nire ibilbidea sonoritateen etengabeko esplorazioak markatzen du, musika tradizionala eta eragin garaikideak uztartuz. Nazioarteko hainbat jaialditan (Venezia, Melbourne, San Frantzisko) saritutako Andoni Betbederren Hegoak filmaren soinu banda konposatu eta orkestratu dut. Horrekin batera, ikuskizun bizirako musikak sortzen ditut, dantza garaikidea, hip-hopa eta musika klasikoa nahasten dituzten proiektuetan kolaboratuz (NoLa - Double JE, ROM Herria). Nire konpromiso artistikoa haurrentzako musika-ikuskizunetara ere zabaltzen da (Oihaneko Pianoa), non transmisioak funtsezko lekua hartzen duen. Betiere soinu-ehundura berrien bila, instrumentu akustikoak eta teknologia modernoak lotzen ditut murgiltze-unibertso musikalak sortzeko. Nire lana ibilbide ireki eta kolaboratibo batean kokatzen da, diziplina artistikoen arteko oztoporik gabe.

Retour en haut
Zirimiri
2021
Aitzina Mutxikoak - Anaban Album
à son sujet

Larre Alde trikilariak plazaz plaza ibili dira musika horiekin. Zimiri bezala haien piezek delikatuki bustitu dute herriko giroa.
Diska honetan 12 famatuenak bildu dituzte bi anaiek.

Duela 20 urte ibiltzen dira herriz herri euskal herrian eta euskal herritik kanpo. Baxe nafarroako trikitixa popularran oinarritzen da bikotea. Gustatzen zaie, bestaren kari, plazetan, herritarrekin momentu alaitsua partekatzea.

EROS

les titres

01 IbaiOna

02 Biribilez zabiltza         

03 Jokin

04 Amsterdam

05-06 Enea

07 Joseba

08 DuDa

09 Zortzikoa

​10 Mazurka

11 Betti

12 Beti arin

4’12

2’03

3’07

3’59

4’28

2’39

2’26

2’17

4’44

2’58

2’06